Lantegiak berreskuratzen! – Kronika

Atzo, maiatzak 28, Askapena’k hamarna lagun bildu zituen Gernika’ko Astra’n Argentina’ko lantegi berreskuratuen inguruko jardunaldi batean.

Krisialdi sistemiko baten testuinguruaren barnean, mende aldaketarekin batera Argentinak bizi izan zuen krisialdiaren oihartzunekin, langile borroka internazionalaren eta gizarte eskubideen borrokaren barruan kokatzen den Askapena’k datorren maiatzaren 30eko Greba Orokorrerako deialdiarekin bat eginik, egokia deritzo sistemaren aurka bizi eta lan egiteko ereduen zabaltzea.

Eta non eta Astran, Gernikako arma fabrika izandako eta herri antolatuak berreskuratu gunean.

 Image

Aurkezpen labur baten ostean, arazoak arazo eta atzerapen txiki batekin, 19.30 inguruan “Corazón de Fábrica” (Virna MOLINA eta Ernesto ARDITO’k egina) dokumentalaren ordubeteko bertsioa izan genuen ikusgai, Zanón izandako lantegiaren adibide konkretu eta ederrean oinarritzen den lana, langileek haien kargu hartu eta berreskuratu zuten ekoizpen baliabidea, FASINPAT birbataiatuz (FAbrica SIn PATrones), oraindik bizirik dirauena, eta antzeko bidea egin duten beste ehundaka lantegiren paradigma.

Proiekzioa bukatutakoan, ikusirikoaren irakurketa egin genuen bertaratutako guztiek, mahai inguru atsegin batean, FASINPATen lekzioaren analisiaz eta Euskal Herria’n izandako antzeko ereduez solasean, zerikasi dagoela ulertuz, bai burkide argentinarrek itua non jo zuten zein non erratu ziren, eta haien prozesuaren balioa hizpide.

 Image

Solasaldi labur bezain baliogarri baten ostean amaiera eman zitzaion jardunaldiari.

Sistemaren krisialdi zikliko eta antolatu batean bizi garen honetan, duela 15 urte Abya Yala’n entseatu zituzten mekanismo zapaltzaileen lekzioen ekarpenekin kapitalismoaren etapa neoliberalaren perfekzionatzea lortu duten honetan, asko daukagu ikasteko burkide argentinarren borrokarekin. Krisialdia baliabide bat da klase zapaltzailearentzat, boterearen polarizazioa, klase zapalkuntzaren sakontzea eta diruaren pilaketa larriagotuz, langabeziaren biderkatzearekin lagunduta; testuinguru honetan irakurketa sakona egin beharra dugu FASINPAT’en eta enparauen adibide eta prozesuetatik.

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s