KALEA DENONA DA!

“Udalak Bilboko eragile sozialei Bilbogune (Kolektiboen gunea) kalean egiteko eskaera 24 orduko aurrerapenarekin debekatu die interes publikokoa ez dela argudiatuz. Maiz ikusten ditugu Bilboko plazetan banketxeak, alderdi politikoak eta beste negozio pribatu batzuen ekitaldi erraldoiak. Ekitaldi hauek plazak eta kaleetako eremu handiak okupatzen dituzte. Guri, berriz, Bilboko eragile sozialei, beste mundu batengatik lan egiten dugun eragile eta pertsonei, beti zailtasunak jartzen dizkigute. Ziur aski beraien mundua ezberdintasunak eta suntsipena eragiten dituzten banketxe eta multinazionalen mundua delako eta ez duelako zerikusik guk proposatzen dugun mundu justu eta duinarekin.
Kaleak gero eta murriztuagoak daude, behin eta berriz salatu dugu duela hilabete batzuk atera zen “espazio publikoaren erabilpena“ legea. Bertan argi uzten zen udaletxeak Bilboko biztanleak eta eragileak kaleetatik urrun nahi zituela. Beraientzat kaleak negozio pribatuen eta turismo negoziorako eremu pribatu bat izan behar du. Kolektiboei eskubide hau debekatzeak gure kritikei arrazoia eman die berriz ere.
Azkunaren eta bere gobernuaren kazikismoa berriz ere salatu nahi ditugu eta udal honen inposizioen aurrean kaleak berreskuratzera eta erresistentzia praktikatzera deitzen dugu. Gu gutxienez erabaki lotsagarri hauen aurrean ez gara ixilik geratuko.”

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s