Europa astindu!

Urriaren 12 batean hasi zen Suaren Lurraldetik Ozeano Artikoraino doan lur zatiaren konkista, gutxienez 70 miloi pertsonen holokaustoa ekarri zuena. Garai hartan izan zitezkeen 375.000 hizkuntzetatik 600 bat dago gaur egun. 42 milloi metro karratu lur pasa ziren jatorrizko herri eta komunitateen eskuetatik europar impoerialismoaren bultzatzaileeen eskuetara. Esaten da, gizateriaren aurkako krimenek ez dutela iraungitze datarik, urriaren 12 batean hasitakoa baina, historiaren baitan inoiz ezagutu gakeko krimena genuke. Pertsonen, herrien, kulturen eta kultur dibertsitatearen aurka eman den erasorik handiena justiziaren galbaetik pasa barik geldituko dela dirudi beraz.

 

Guzti honen aurka, norbere herria eta lurraldea babesteko borroka zilegian murgildu zirenak hil  eta bizirik gelditzen zirenak esklabizatu eta guztiaren oinarrian zegoen, eta dagoen ondasun eta lurraldearen lapurretari eutsi zaio urteetan zehar. Berau baita, kapitalismoa deritzaion sufrimendu eta esplotazio makinariaren oinarri.

 

Jatorrizko herriek 1492an hasitako erresistentzia, gaur arte luzatu den borroka da eta kapitalismoak guztiz asimilatu ezin izan duena bestalde. Erresistentzia emari horri esker herri bat izateaz kontziente bizi dira gaur besteak beste, maputxe , ketxua, aimara herriak baina baita euren hizkuntza, kulturak eta kosmobisioak ere. Esan genezake gainera jatorrizko herrien borroka gorantza doala azken hamarkada bietan: lurralde, hizkuntza, kosmobisio aldarrikapen eta zabalpen berriak hazten ari baitira.Euren lurraldearen izena ere lapurtu zieten arren eta amerika izendatu, Abya Yala izen kuna geroz eta erabiliago da jatorrizko herrien baitan. Izena izana ere badelako.

 

Jatorrizko herrien borrokarekin batera, Estatu nazio berrien sorrerarekin eta kapitalismoaren hasierarekin, burujabetza eta langileen eskubideen aldeko borrokak hasi ziren, guztietan siozialismoaren aldarriak zeharkatzen zituela. Zentzu honetan Bolivarrek hasitako borroka, Kuba edo Sandinisten iraultzak, Venezuela eta bigarren eta egiazko independentzia baten aldeko borrokak dira, jatorrizko herriekin batera euroapear inperialismoaren aurreran makurtu gabe haien aurka tinko dirautenak.

 

Sasoi kolonialean botere imperialaren ikur karabelak baziren, gisa triskantza eta lurralde lapurreta haren ondarea gaur eguneko transnazionalen eskuetan dira. Iduneko ezberbineko txakur berbera, azken batean, interbentzio modalitate ezberdinak ekimen bera bultzatzeko: edozelako asmo zapuztu.

 

90.en hamarkadan eta neoliberalismoaren gorakadarekin batera, transnazionalek estatu aparatuen eta errepresio egitura pribatuen baldintzarik gabeko laguntzaren bidez nekazari txikia bere lurretatik mugiarazten du, lur horien jabe ilegalki bilakatuz, lurrak, lurrazpiak eta urak kutsatu, merke merke eta langileak gainesplotatuz ia eskubide laboral zein sindikalik gabe utziz.

 

Beraz esplotazio eta natur baliabideen lapurretaz gain herri identitate eta kosmobisioen suntsiduraz ari gara, jatorrizko herrien izateko eta erakuntza komunitarioa beraien erara gauzatzeko antolatzeko eskubidea ukatuz. Jatorrizko herrien borrokek ( maputxe edo zapatistena kasu) edota nekazari kolonbiar, brasildar edo paraguayarrek, gutxi batzuk aipatu arren, aurrean duten etsaia transnazional europearrak dira, eta hein handi batean espainiarrak (Banco Sanander, Iberdrola, Endesa, Union Fenosa…).

 

Ezinezkoa zaie baina transnazional hauei zapalkunta eta lapurretan jardutea Europar Batasuneko eta estatu espainolaren protagonismorik gabe.

 

Honela, Urriaren 12ko urtemuga honetan Askapenak dei egiten du elkartasuna adierazten jarrai dezagun, jatorrizko herrien borrokak eta bigarren eta egiazko independentzia baten alde borrokan ari diren herriak babestuz eta salaketa irmoa egin dezagun han eta hemen jardun inperialista honen errudun nagusiak diren transnazional europearren aurka eginez.

 

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s