Transnazionalak Kolobian. Urriak 7ko kronika

Atzo, urriak 7, eta Askapenaren Urriak12 kanpainaren barnean, Bilboko San Frantzisko auzoan hamar bat pertsona batu ginen Kolonbiako Marcha Patriótica’ren kide Jorge Freite’rekin solasaldian, transnazionalek Kolonbiako gatazkan eta Kolonbiako herriaren zapalkuntzan betetzen duten paperaz hitz egiteko.

‘Europa Astinduz!’ hartu du Askapenak lelo aurten, internazionalistak garen heinean eta internazionalistak garelako lehen pausua geure ingurua delako; bai babes-borrokarako, bai deitoratze-erasorako. Izan ere euskal transnazionalek (kapital neoliberalak herririk duenik esan badaiteke) zein espainiar estatu eta Europar Batasuneko transnazionalek lotsagabe egiten baitute Kolonbiako estatu neoliberal zapaltzailearen alde, honek eta honen bazkide pribilejiatu AEBek herri langilea zapaltzen dihardutenean, Komertzio Askeko Tratatuen bitartez eta paramilitarren babes armatuaz.

Kolonbiako herria, kolonbiar nekazariak, lehenago Kuba’k, Venezuela’k eta enparauek egin bezala, Bigarren eta egiazko Independentzia baten borrokan daude murgildurik, muga konkretu batzuetatik haratago benetazko askapena ekarri behar duen bigarren independentzia baten aldeko borrokan, herriak herritik eta herriarentzat eraikia, jatorrizko herrien identitateei begirunez, langileriaren eskubideen defentsan eta eskuhartze inperialistari ateak itxita.

Izan ere, atzo Pinta, Niña eta Santamaria izan baziren zapaltzaileen barku, egun Iberdrola, Union Fenosa edo Coca-Cola dauzka inperioak ontzi, estatu aparatuen eta errepresio egitura pribatuen baldintzarik gabeko laguntzaren bidez nekazari txikia bere lurretatik mugiarazteko, lur horien jabe ilegalki bilakatuz, lurrak, lurrazpiak eta urak kutsatuz, merke eta langileak gainesplotatuz ia eskubide laboral zein sindikalik gabe utzirik.

Horregatik, Kolonbiako herriaren borroka uler dezakegulako eta babesten dugulako, bat egiten dugu haien eskaerekin: nekazal erreforma, herri subirautza eta gatazkaren soluzio negoziatua, preso politikoen eskubide oro ziurtatuz; eskaerak hauek herri antolatuak soilik lor ditzakenak.

Irudia

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s